Alfonso Rodríguez Castelao
Alfonso Daniel Manuel Rodríguez Castelao edo Castelao besterik gabe (Rianxo, A Coruña, 1886ko urtarrilaren 30a - Buenos Aires, Argentina, 1950eko urtarrilaren 7a) galizierazko idazle handia, politikaria eta marrazkigilea izan zen. Partido Galeguista alderdiko kidea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntza ikasi zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Haatik, ez zen hori bere pasioa: "Fixenme médico por amor a meu pai; non exerzo a profesión por amor á humanidade". Lur jabe handiak salatzen zituen El barbero municipal astekaria sortu zuen 1909an.
Nazionalismo galiziarraren aitzindarietakoa izan zen. Galiziako nekazarien klase kontzientzia piztu nahi zuen Acción gallega mugimenduari atxiki zitzaion 1912an. 1916an Irmandades da Fala talde politikoa sortu zuen. 1926an Real Academia Galegako kide izendatu zuten, eta 1931n diputatu hautatu Organización republicana gallega autónoma erakundearen eskutik.
Lerrouxen gobernuak Badajozera erbesteratu zuen (1934), baina diputatu hautatu zuten berriro ere Frente Popular koalizioaren eskutik (1936). Gerra zibila amaitu zenean atzerrira jo behar izan zuen eta erbesteko gobernu errepublikarreko kide izan zen.
Literaturari dagokionez, galegoz idatzi zuen batez ere. Kontakizun liburuak, saiakerak, politikari buruzko obrak eta antzerki lanak idatzi zituen. Marrazki horietatik euskaraz Cousas da vida argitaratu da, G. Arestik euskarara itzulita.
Dia das Letras Galegas ekitaldia bere omenez ospatu zuten 1964an.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cousas (1926, , Os dous de sempre (1934, , Retrincos Os vellos no deben de namorarse, Siempre en Galicia eta Las cruces de piedra en Galicia (; .
- Cego da romería (1913),
- Un ollo de vidro. Memorias dun esquelete (1922),
- As cruces de pedra na Galiza (Harrizko gurutzeak Galizian), hil ondoren argitaratua,
- Cousas (1926, 1929), (Gauzak, Ramon Etxezarretak euskarara itzulia)
- Cincoenta homes por dez reás (1930),
- As Cruces de Pedra na Bretaña (1930),
- Os dous de sempre (1934), (Betiko biak , Ramon Etxezarretak euskarara itzulia),
- Retrincos (1934), (1934, Zirtzilak, Koldo Izagirrek euskarara itzulia, Kristalezko begia idazki bildumarekin batera),
- Galicia Mártir (1937),
- Atila en Galicia (1937),
- Milicianos (1938),
- Sempre en Galiza (1944), (1944, Beti Galizian , Bego Montoriok euskarara itzulia),
- Os vellos non deben de namorarse (1953), (1941, Zaharrek ez dute maitemindu behar, Antonio M. Labaienek euskarara itzulia).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfonso Rodríguez Castelao |